Kalitatea

Hemen zaude: Cianoplan / Enpresa

Cianoplanen gure produktuen kalitateaz eta eskaintzen ditugun zerbitzuen kalitateaz arduratzen gara. Gure ardura hori esaldi honetan laburbiltzen da:

"Pozik ez bazaude lana errepikatuko dugu".

Ondoko hauek dira berme honen bi zutabeak:

Kalitate-bermearen zigilua

Cianoplanen lanen bat jasotzen duzunean, eskaeraren erreferentzia eta eskaera hori prestatu duen enplegatuaren izena jasotzen dituen kalitate-zigilua aurkituko duzu. Zure lanak kalitate-kontrol guztiak gainditu dituela frogatzen du zigilu horrek, halako moldez non, baldin eta jasotzailea lanarekin gustura ez badago, lanaren alderantzizko jarraipena egiteko aukera izango baitugu, zein urratsetan huts egin dugun jakite aldera.



Berme hori honako baldintza hauekin eskaintzen da:

  • Astebeteko erreklamazio-epea dago, lana jasotzen den egunetik zenbatzen hasita.
    Ez da lana okertzat emango oker hori bezeroak eskaria gaizki egin duelako gertatu bada.
    Lana errepikatu behar bada ez dira jatorrizkoak aldatuko, hau da, bezeroak lana onartu ostean antzematen dituen akatsak ez dira aldatuko.
    Bezeroak Cianoplani itzuli beharko dio errepikatu beharreko material inprimatua.


Gorabehera-sistema

Gure bezeroen erreklamazio, kexa edo iradokizun guztiak barruko gorabehera-sistema batean jasotzen dira; hain zuzen ere, burutu den prozesu osoa sakonki aztertzea da sistema horren xedea. Gorabeherak ebazteko gehieneko epea astebetekoa da, baina 48 orduko epealdia bete baino arinago zure eskabidearen erantzuna jasoko duzu.

5S metodologia

Berrikuntza eta hobekuntza arloko etengabeko prozesuan murgilduta gaudenez, 5S metodologiaren aldeko apustua egin dugu; izan ere, 5S deritzona lan-metodologia finkatua da, lan-zentro guztiak eta berauen sailak modu eraginkorrean kudeatzen laguntzen duena.

Metodologia hori arrakastaz ezarri ondorik, bezeroak zuzenean ohartzen dira erdiesten diren onurez: lanak egiteko azkartasuna, kalitate handiko akaberak, materialaren eskuragarritasun eta aniztasuna, lanak epe egokietan ematea, eta abar.

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu