Ingurumen Politika

Hemen zaude: Cianoplan / Enpresa

FSC® ziurtagiria

Baso-kudeaketa arduratsuarekiko konpromisoa

Gure enpresan papera erabiltzen da lehengai nagusi modura, eta hortaz, basoen kudeaketa arduratsua sustatu nahi dugu. Hori lortze aldera, oso garrantzitsua da egungo eta etrokizuneko belaunaldien beharrizan sozialak, ekonomikoak, ekologikoak, kulturalak eta espiritualak egokiro asetzea.  
Agiri honen bidez, CIANOPLAN osatzen duen lantaldeak FSC® ziurtagiriarekin goitik beherako konpromisoa duela adierazi nahi du, eta babes-kateari dagozkion sistema horiek ezartzeko eta berorieieusteko behar diren bitarteko guztiak eskura jarriko dituela, ziurtagiriotan eskatzen diren beharkizun guzti-guztiak betetzen direla bermatze aldera.
CIANOPLANek kontrolatu egingo du bere ekoizpen-prozesuko papera eta kartoia fabrikatzeko erabiltzen den egurraren jatorria, hurrengo iturrietatik atera den materialaren bidez fabrikatutakorik ez erabiltzeko:
. Eskubide zibilak eta tradizionalak urratzen diren baso-eremuak.
. Lanerako arau, printzipio eta eskubide oinarrizkoenak betetzen ez diren baso-eremuak (LANEren Adierazpenaren arabera, 1998).
. Kontserbaziorako balio garrantzitsuenak galtzeko zorian dauden baso-eremuak.
. Genetikoki aldatutako zuhaitzak dituzten baso-eremuak.
. Legez kanpoko mozketa egiten diren baso-eremuak.
. Landa-sail bihurtu diren edo baso-erabileretarako ez diren baso naturalak.

CIANOPLANek ondokoa bermatzen du:
. Ez du eragozten langileak modu askean elkartzea, haien ordezkariak aukeratzea edo kolektibo moduan enpresarekin negoziatzea.
. Bere instalazioetan ez da bortxazko lanik egiten.
. Ez du kontratatzen Espainian legez ezarri den lan egiteko gutxieneko adinetik beherako langilerik.
. Ez dio trabarik jartzen langileen aukera eta tratu berdintasunari.
. Lan-baldintzek ez dute arriskuan jartzen langileen segurtasuna edo osasuna.

Gure jarduna garatzeko faktore erabakigarri bat Ingurumenaren zaintza da; horregatik, CIANOPLANek langileak sentsibilizatu eta prestatu egingo ditu. Langileek FSC® Babes-katearen Sisteman parte-hartze aktiboa izan dezaten bultzatuko du; izan ere, gai honi dagokionez aurkezten diren iradokizunak baloratuko dira eta iradokizun horiei arreta berezia emango zaie.
CIANOPLANeko zuzendaritzak modu aktiboan lagundu nahi du, munduko basoak modu arduratsuan kudeatzen direla bermatzeko, eta basoen funtzio ugariak babestuta egon daitezen, gaurko eta geroko belaunaldiei begira.

Getxon, 2012ko apirilaren 3an
Aitor Olaso López

Ekoscan ziurtagiria

2006ko uztailean, Juan de Ajuriagerra kaleko 35. zenbakian dugun lokalak (Museo Plazakoak) Ekoscan ziurtagiria jaso zuen. Ihobek (Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoak) sustatzen duen ziurtagiria da. Horren bidez, ingurumenaren arloko kudeaketa hobetzeko konpromisoa ziurtatzen da, eta bai ingurumenaren alorrean aplika daitekeen legeriari egokitzeko konpromisoa ere.

 

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu