Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu


FAQ

Hemen zaude: Cianoplan / FAQ

Erregistratzean eskatzen dizkidaten datu guztiak eman behar al ditut?

Eskatzen dizkizugun datuak beharrezkoak dira zurekin harremanetan jartzeko eskatutakoaren inguruan zalantzarik sortzen bazaigu eta fakturak egiteko. Horrez gain, proiektuak zainpean jartzen dituzten batzuek proiektu horien gain interesa duten enpresen zerrenda eskatzen digute. Cianoplanek zure datuak nola tratatzen dituen gaineko zalantzarik baduzu, ikusi gure pribatutasun politika. ^

Zer egin dezaket nire pasa-hitza gogoratzen ez baldin badut?

Cianoplanek ez daki zure pasa-hitza zein den. Ahaztu baldin baduzu, egin dezakegun bakarra beste berri bat eratzeko erraztasunak ematea da, hemen sakatuz. 

Nola jakin dezaket proiektu baten kopiak zenbat balio duen?

Eskaera egiteko prozesuan ikusi ahal izango duzu. 

Eskaera berean hainbat proiektu eska ditzaket?

Bai. Cianoplaneko egoitza desberdinetan baldin badaude ere, hainbat proiektu hauta ditzakezu. ^

Eskaerak egoitzan bertan jaso behar al ditut beti?

Ez duzu zertan. Zure eskaera zein egoitzan hartu nahi duzun erabaki dezakezu. Gure mezulariek zuk hautatutako egoitzara eramango dituzte kopiak, eta horretarako ez duzu gehiago ordaindu behar. ^

Zenbat denbora behar duzue kopiak egiteko?

Ekoizteko ahalmen handia dugunez, zure kopiak denbora laburrean egingo ditugu. Eskaera gehienak bi eta lau orduren arteko epean prestatzen ditugu, proiektuaren tamainaren arabera. Nolanahi ere, e-mail bidez jakinaraziko dizugu zuretzako egiten dugun lan bakoitza noiz amaitu dugun. ^

Banku-transferentziaren bidez ordaintzen badut, nola arindu dezaket nire eskaera?

Banku-transferentziaren gordekina honako fax zenbakira 94.431.68.95 edo gestion@cianoplan.es helbidera bidaliz. Gordekina jasotzen ez badugu, ordainketa egin eta hurrengo egunera arte ezingo dugu egiaztatu. Beraz, zure eskaera atzeratu egingo litzateke.  ^

Cianoplanek egoitzak ditu nire enpresa dagoen udalerrian. Dokumentazioa bulegora ekar diezadakezue?

Cianoplanek mezulari zerbitzua bezero kopuru jakin bat duen tokietan du soilik. Mesedez, zure bulegotik gertuen daukagun egoitzan ea bertara eramango dizuten eta garraioaren kosteak zeintzuk diren galdetu. ^

Nire dokumentuak inprimatzeko, zer formatutan bidaltzea gomendatzen didazue?

Dokumentuak A3 edo A4 neurrian inprimatu nahi badituzu, PDF formatuan bidali beharko dituzu, zalantzarik gabe. PDF formatu estandarra da, eta mota horretako artxiboak oso trinkoak dira. Formatu horri esker inprimatu aurretik orriz orri ikus ahal izango duzu zure dokumentua nola geratuko den. ^

Zergatik ez da komenigarria artxiboak Worden bidaltzea?

Fidagarria ez delako gehien bat. Ezin dezakegu ziurtatu Wordeko zure dokumentua ordenadore guztietan berdin agertuko den (hainbat arrazoirengatik: Wordeko beste bertsio bat dutelako, sistema eragile desberdina dutelako, hainbat letra mota ez dituztelako,...). Orrialdeei zenbakiak jartzean akatsak suerta litezke, irudiak beste orri batean agertu, goiburuak eta orri-oinak desagertu, eta abar. Horrez gain, artxiboek askoz ere leku gehiago hartzen dute Worden PDFn baino, eta horrek zailtasunak jartzen ditu dokumentuak interneten bidez bidaltzeko orduan.  ^

Zergatik ez da komenigarria Exceleko artxiboak bidaltzea?

Exceleko liburuak ez daude inprimatzeko prest. Inprimatzeko esparruak ondo zehazten ez badituzu, ezin dugu jakin liburuaren zein atal inprimatu nahi duzun, zein formatuan, eta abar.  ^

Zergatik ez da komenigarria Power Pointeko artxiboak bidaltzea?

Power Pointeko aurkezpenak ez daude inprimatzeko prest. Diapositibak hainbat eratan inprimatu daitezke (hainbat neurritan, oharrak jartzeko hutsuneekin edo hutsunerik gabe) eta hori ez da PPT artxiboan zehazten. Horretaz gain, formatu horretan, Worden moduan, arazoak sortzen dira letra motari dagokionean.  ^

Inprimatzera bidali aurretik, nola sortu behar ditut PDF artxiboak?

Artxiboa beti PDF dokumentua sortzen duen inpresora birtual batean inprimatzea gomendatzen da. Adobe Acrobateko bertsio osoa (ez Reader bertsioa) baldin baduzu, baliabideen gure atalera jo. Bertan aurkituko duzun job optionsen bitartez AdobePDF inprimagailuan inprima ditzakezu zure artxiboak. Adobe Acrobat ez baduzu, CianoplanPDF gure softwarea jaitsi dezakezu, izan ere, eginkizun bera betetzen baitu. Informazio gehiagorako zoaz Cianoplanen softwarea. ^

Zergatik ez da komenigarria PDF-Maker erabiltzea?

Microsoft Office daukaten ordenadoreetan Adobe Acrobaten bidez instalatzen den baliabidea da PDF-Maker. Baliabide horrek ez ditu inprima daitezkeen PDF dokumentuak sortzen.  ^

Planoak zer formatuan bidaltzea gomendatzen didazue?

Planoak A2, A1, A0 edo handiagoetan inprimatu nahi badituzu, PLT formatuan bidaltzea da onena. Inprimatzeko azken formatu hori ia plotter guztiek ulertzen dute. PLTak bidali aurretik ikus ditzakezu eta marrazkiaren neurria, paperaren neurria, arkatzak, eta abar zuzen hautatu dituzula egiazta dezakezu. ^

Nola sortu behar ditut PLT artxiboak?

Baliabideen gure atalean, Autocadetik PLT artxiboak sortzeko azalpena aurkituko duzu. Cianoplanen Reprodesk izeneko baliabidea eskaintzen dizugu. Horren bitartez formatu horretan dauden planoak ikusi eta bidali ahal izango dituzu.  ^

Zergatik gomendatzen duzue planoak DWG, DGN, eta abar formatuetan ez bidaltzea?

DWG edo DGN artxiboek ez dute zenbait informazio jasotzen: lerroen lodiera, koloreak, eskalak eta letra-tipoak, besteak beste. Era horretako artxiboak bidaltzen badizkiguzu, guk geuk sartu beharko ditugu datu horiek guztiak, eta akatsak gerta litezke. Bestalde, gogoan izan hori guztia egiteko denbora behar dela, eta formatu horietako planoak PLT baino garestiagoak gertatzen dira.  ^

Zer alde dago fitxategiak kargatzean agertzen diren 3 bidalketa-sistemen artean?

Erabilgarri dauden 3 sistemak honakoak dira:

Drag&Drop. Azkarrena da eta fitxategirik handienak bidaltzea ahalbidetzen du, karpeta osoak igotzea ere ahalbidetzen du. Ordenagailuak Java instalaturik edukitzea beharrezkoa da (baina ia ordenagailu berri guztiek dute).
Clásico. Ordenagailu guztiekin bateragarriena da (ez dago Java edo Flash arazorik) baina ez du aurrerapen-barrarik, hortaz, zuk ez dakizu bidalitako karga ehunekoa zein den edo igoera gelditu den ala aktibo jarraitzen duen. Ez du balio 5 Mb baino gehiagoko fitxategieak bidaltzeko.
Flash. Klasikoaren antzekoa da baina aurrerapen-barra badu. Ordenagailuak Java instalaturik edukitzea beharrezkoa da (baina ia ordenagailu berri guztiek dute). ^

Zer arazo dago e-mailean artxiboa txertatu eta bidaltzeko?

Posta elektronikoa ez da txertatutako dokumentuak bidaltzeko diseinatu. Hori dela eta, dokumentuen tamaina %40an handitu daiteke. Horrenbestez, 5Mbeko artxibo batek 7Mbeko e-maila sortu dezake. Gainera, e-maila bidaltzeak ez du ziurtatzen hartzaileak jasoko duenik. WEB erabiliz gero, ordea, artxiboa bidali eta gure fitxategian egongo den bermea duzu. ^

Nahiz eta hain eraginkorra ez izan, artxiboak txertatu eta e-mail bidez bidali ditzaket?

Bai, egin dezakezu. Gure zerbitzariek txertatutako artxiboetarako 20Mbeko muga dute. Kopuru hori nahikoa izaten da artxibo gehienak bidaltzeko. Artxibo handiagoak bidali behar badituzu, WEB bidez egin beharko duzu. ^

Internetik ez badaukat, nola bidaltzen dizkizuet nire artxiboak?

CD edo DVD batean grabatu eta gure egoitzetako batetara ekarri. USB euskarria erabiltzen baduzu, askoz hobe. Ez erabili disketerik ezta ZIP edo JAZZ unitaterik ere, ez dira oso fidagarriak eta erraz hondatzen dira.  ^

Nola instalatzen da CianoplanPDF programa?

Baliabideen gure ataletik jaitsi dezakezu CianoplanPDF.exe programa instalatzailea. Egikaritu eta azaltzen diren urratsak bete.

Cianoplan PDF programa instalatu ondoren, nola eratzen dira PDF dokumentuak?

Instalazioa burutzean, zure ordenadorean CianoplanPDF inprimagailu berria agertuko zaizu. Dokumentuak inprimagailu “birtual” horretan inprimatzen badituzu, PDF dokumentua sortuko da.

CianoplanPDF programaren inguruko laguntza teknikorik eskaintzen al duzue?

Cianoplanek software hori doan eta bermerik gabe eskaintzen du. Nolanahi ere, CianoplanPDFren gaineko iradokizunak edo akats txostenak jasotzea interesatzen zaigu. Galdelekuan idatzi eta zurekin harremanetan jarriko gara ahalik eta lasterren. ^

Reprodesk programaren inguruko laguntza teknikorik eskaintzen al duzue?

Gure bezeroek Reprodesken gainean dituzten zalantza guztiak e-mailez helarazi diezazkigukete reprodesk@cianoplan.es helbidera edo 944 213 030 telefonoan. Beharrezkoa izango balitz, teknikari bat bulegora bidali ahal dugu erabilera arazoa edo konfigurazio arazoa konpondu diezaien. ^

Zer da PLT artxiboa?

PLT inprimatzeko prest dagoen artxiboa da. Bertan orriaren neurria, eskala, arkatzen lodiera, eta abar zehazten dira. ^

Zer da DWF artxiboa?

DWF Design Web Formaten (web irudien formatuaren) hasierako hizkiak dira. Artxiboak asko trinkotzen dituen formatua da eta DWG bidez sortzen da. DWF artxiboak web orrian erraz argitaratu eta ikusarazi daitezke, baina inprimatzerako orduan ez dira PLTak bezain eraginkorrak. ^

Zer da DWG artxibo bat?

DWG Autocaden berezko artxiboak dira. Azken horietan ez da hainbat informazio zehazten: eskalak, arkatzen lodiera, eta abar. Hori dela eta ezin dira zuzenean inprimatu. DWGa inprimatzeko aurretik PLT bihurtu behar dugu. ^

Nola eratu ditzaket PLT artxiboak Autocadetik?

Baliabideen gure atalean, Autocadeko edozein bertsiotik PLT eratzeko beharrezkoak diren driver eta argibide guztiak aurkituko dituzu.  ^

Nola eratu ditzaket PDF artxiboak Autocadetik?

PDF artxiboak PLTak baino motelago inprimatzen dira, baina e-mail bidez bidaltzeko PDF bat sortu behar baduzu, Autocadeko edozein PDF sortzaile erabil dezakezu. PDF sortzaile bat bera ere ez baduzu, Baliabideen atalean aurkitu duzun gure software CianoplanPDF jaitsi ezazu. ^

PLT eratzeko argibideak jarraitu ondoren, zergatik ez zait Cianoplan.pc3 inprimagailua agertzen?

Hori Autocadeko inprimagailuak euskarri artxiboak bilatzeko dituen ibilbideak zuzenak ez direlako gertatu zaizu. Azken horiek aldatzeko Herramientas>Opcionesera joan eta Archivos leihoan honako 3 ibilbideak aldatu behar dituzu:
- Ruta de búsqueda de configuración de impresora: Autocad instalatzeko direktorioaren Plotters karpeta markatu.
- Ruta de búsqueda de archivo de descripción de impresora: Autocad instalatzeko direktorioaren Drv karpeta markatu.
- Ruta de búsqueda de tabla de estilos de trazado: Autocad instalatzeko direktorioaren Plot Styles karpeta markatu. ^