Mailing-ak

Inprimategia / Mailing-ak


Mailing-ak
kategoria: Inprimategia.

Marketing Zuzenean produktu edo zerbitzu baten publizitatea egiteko euskarri moduan erabili ohi den inprimakia. Datu base batetan kokaturik dauden bezero potentzial zehatz batzuri zuzenduta dago eta bidalketa betiko postaz ala posta elektronikoaren bidez egin daiteke.

Mailing baten elementuak, gutun bat eta publizitate liburuxka bat edo txosten bat izaten dira, baina beste hainbat aukera daude, hala nola, opari moduko txekeak, txartel pertsonalizatuak, programak...

Mailing-aren osagai guztiak datu aldakorrak erabiliz pertsonalizatu daitezke, bezero bakoitzarengana ahalik eta bide eraginkorrenean zuzendu ahal izateko. Datu aldakor hauek testuak eta argazkiak izan daitezke.

FSC® ziurtagiridun paperean inprimatzen dugu

Eskatu zure lanen inprimaketa FSC® ziurtagiridun paperean. Jarraitu irakurtzen...

Ingurugiroarekiko daukazun konpromesua transmititzen laguntzen dizugu.

Gaur egun ezinbesteko marketing tresna, gure mezua modu eraginkor eta zuzenean gure bezeroengana edo publiko potentzialarengana heltzeko.

hau ere interesatuko zaizu

Erakusleihoen errotulazioa
Erakusleihoen errotulazioa

Erakusleihoa publikoaren eta establezimendu baten arteko komunikabide garrantzitsuenetariko bat da, eguneko 24 ordutan zabalik dagoena. Hori dela eta, erakargarria izan behar da eta mezu zuzenak eta zehatzak hedatu behar ditu, publikoari establezimendura sartzeko gogoa sortarazteko.

Moztutako koloredun biniloa
Moztutako koloredun biniloa

Itsasteko aukera oso kreatiboak eskaintzen dituen material malgua. Iraupen luzekoa. Kolore leun zein zehargarritsu ugari.

Liburuxkak, flyerrak
Liburuxkak, flyerrak

Modu zehatz, labur eta ikusgarrian komunikatzeko tresna egokia. Mapa edo gida turistikoa izan daiteke, jaialdi baten programa, enpresa edo produktu baten aurkezpena...

Gure webgunean, gure cookieak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu, berriro bisitatzen gaituzunean zerbitzu hobea emateko. Gure webgunean nabigatuz gero, haiek erabiltzea onartzen ari zara. Onartu